Itzuli

EUSKAL JAIA 2006

Sagardoa, Erromeria eta Zikiro jana

Cuadro de texto:  
Uztailak 29, larunbata. Egitaraua:
 
18:30          Sagardo dastaketa pintxoen laguntzarekin
19:00          ERROMERIA: Astiazaran anaiak eta Juan Mari Beltran
21:00          Afaria herrikoia: ZIKIRO jana
00:00          ERROMERIA: Tapia eta Leturia
 
Oharra: Garai bateko Euskal jantziekin parte hartzera animatzen zaituztegu.
 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 Erromeria hitza aipatzean gutako edozeini burura etortzen zaion lehen hitza dantza genuke, erromeriak hizkuntzaren batekin lotu beharko bagenitu berriz, Euskara litzateke bururaturiko lehen hizkuntza, ez al da hala? Bi elementu hauek, dantza eta euskara, oinarritzat hartuz antolatu dugu “Ekin Dantzari, Eutsi Euskarari” lemapean “Euskal Jaia 2006” Billabonako Santio Jaien barruan.

 

Astiasaran Anaien eta Juan Mari Beltran dultzaineroaren musika doinuek emango diete hasiera arratsaldeko 19:00etan erromeriari. Baina dantza eta dantza artean atseden hartzeko modurik izango da, ez kezkatu horregatik! Izan ere, hainbat sagardotegi desberdinen sagardoa dastatzeko eta euskal pintxoez gozatzeko aukera ere jarriko dugu zuen eskura aurretik.

 

Iluntzeko 21:00ak aldera afari herrikoi batez gozatzeko aukera izango da Billabonako plazan, izan ere, arratsaldea dantzan igaro ondoren, nor ez da esertzen gustora afaltzera? Antolatu den ZIKIRO janean zerbitzatuko den menua ondorengoa izango da:

 

Itsaskabra budina salsa arrosarekin

Nafarroako zainzuriak ozpin-olio saltsa bereziarekin

Pikillo piperrak bakailaoz beteta pikillozko saltsarekin

ZIKIROA letxuga eta tipula entsaladarekin

Mokazko tarta jogurt-krema eta bainilazko izozkiarekin

Kafea eta Kopa

 

Euskal erromeri-giro atsegin batez alaituriko afari honetaz gozatu nahi baduzu, horretarako salgai jarriko diren txarteletako bat erostea besterik ez duzu 20€-ren truke. Hona hemen horretarako aukerak:

 

-         Amasa okindegia

-         Kixubi okindegia

-         Larrea okindegia

-         Labezain okindegia

-         Ogi Goxo okindegia

-         Shepherds garagardotegia

-         Iturrigoxo jatetxea

-         Garmendia Harategia

-         Arnasa

-         Iru-Aldeta

-         Maxola

-         Joe

-         Itzalpe

 

Oharra: Txartelak erosteko azken eguna Uztailak 23 izango da.

 

Baina lasai, honekin erromeria bukatu ote denaren beldurrik ez izan! Afalostean musika doinuak izango baititugu ostera, kasu honetan, “Tapia eta Leturia”ren eskutik. Afarian jandakoak jeisteko ez da gaizki etorriko ez!!

 

Hau da zuei azaltzeko geneukana, gure aldetik besterik ez, Erromeria hau antolatzean jarri dugun ilusioak balio dezala zuk une atsegin bat igaro dezazun, hori baita gure helburua. Ah! Eta esandakoa Ekin Dantzari, Eutsi Euskarari!!!

 

Antolatzaileak:                                                    Laguntzailea:

Uxo Toki Elkartea                                                  Villabonako Udala

Behar Zana Elkartea

Irrintzi Elkartea

Oinkari Dantza Taldea

 

 

Itzuli