EUSKAL JAIA 2007
Sagardoa, Erromeria eta Zikiro jana
Uztailak 28, larunbata. Egitaraua:
18:00 Sagardo eta pintxo dastaketa: Laja, Eguren eta Ziular trikitilariek alaiturik
19:30 Bertsolariak: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso
20:00 Laja, Eguren eta Ziular trikitilariak
21:00 Afari herrikoia: Zikiro Jana Plazan
00:00 Dantzaldia Patxi eta Konpaniaren eskutik
Oharra: Garai bateko Euskal jantziekin parte hartzera animatzen zaituztegu.
Erromeria hitza aipatzean gutako edozeini burura etortzen zaion lehen hitza dantza genuke, erromeriak hizkuntzaren batekin lotu beharko bagenitu berriz, Euskara litzateke bururaturiko lehen hizkuntza, ez al da hala? Bi elementu hauek, dantza eta euskara, oinarritzat hartuz antolatu dugu “Salto eta jauzi, Euskaraz bizi” lemapean bigarren urtez jarraian “Euskal Jaia 2007” Billabonako Santio Jaien barruan.
Laja, Eguren eta Ziular trikitilarien musika doinuek emango diete hasiera arratsaldeko 18:00etan erromeriari. Baina dantza eta dantza artean atseden hartzeko modurik izango da, ez kezkatu horregatik! Izan ere, hainbat sagardotegi desberdinen sagardoa dastatzeko eta euskal pintxoez gozatzeko aukera ere jarriko dugu zuen eskura aurretik.
Iluntzeko 21:00etan afari herrikoi batez gozatzeko aukera izango da Billabonako plazan, izan ere, arratsaldea dantzan igaro ondoren, nor ez da esertzen gustora afaltzera? Antolatu den ZIKIRO janean zerbitzatuko den menua ondorengoa izango da:
Itsaskabra budina salsa arrosarekin
Nafarroako zainzuriak ozpin-olio saltsa bereziarekin
Pikillo piperrak bakailaoz beteta pikillozko saltsarekin
ZIKIROA letxuga eta tipula entsaladarekin
Mokazko tarta jogurt-krema eta bainilazko izozkiarekin
Kafea eta Kopa
Euskal erromeri-giro atsegin batez alaituriko afari honetaz gozatu nahi baduzu, horretarako salgai jarriko diren txarteletako bat erostea besterik ez duzu 20€-ren truke. Hona hemen horretarako aukerak:
- Amasa okindegia
- Kixubi okindegia
- Larrea okindegia
- Labezain okindegia
- Ogi Goxo okindegia
- Shepherds garagardotegia
- Iturrigoxo jatetxea
- Garmendia Harategia
- Arnasa
- Maxola
- Itzalpe
- O´baba
Oharra: Txartelak erosteko azken eguna Uztailak 22 izango da.
Baina lasai, honekin erromeria bukatu ote denaren beldurrik ez izan! Afalostean musika doinuak izango baititugu ostera, kasu honetan, “Patxi eta Konpania”ren eskutik. Afarian jandakoak jeisteko ez da gaizki etorriko ez!!
Hau da zuei azaltzeko geneukana, gure aldetik besterik ez, Erromeria hau antolatzean jarri dugun ilusioak balio dezala zuk une atsegin bat igaro dezazun, hori baita gure helburua. Ah! Eta esandakoa “Salto eta jauzi, Euskaraz bizi!!!”
Antolatzaileak: Babeslea: Laguntzailea:
Uxo Toki Elkartea Tolosaldeko HITZA Villabonako Udala
Behar Zanan Elkartea
Irrintzi Elkartea
Zunbeltz Elkartea
Oinkari Dantza Taldea