Euskal Dantza Eskola 2004-2005

2004-09-16


Euskal Dantza Eskola 2004-2005

      Oinkari dantza taldeak 2004-2005 ikasturterako, aurten zazpigarren urtez jarraian umeentzako dantza ikastaroak antolatu ditu. Gure helburua haur eta gaztetxoen artean dantzarako grina bultzatzea litzateke, horretan egingo dugularik gure ahalegin nagusia.

     Euskal dantza ikastaro hau 3 urtetik gorako haurrei zuzendurik dago, adinen arabera taldeak egingo direlarik. Txermingo Ikastolako ganbaran burutuko diren entsaioen egunak ondoko hauek izango dira:

  • TXIKIEN TALDEA: 2000-2001 urteetan jaioak, ostiraletan 17:00etatik 18:00etara; Kostua: 5 €/hilabetea

  • ERTAINEN TALDEA: 1997-1998-1999 urteetan jaioak, ostiraletan 18:00etatik 19:30etara; Kostua: 7 €/hilabetea

  • HAUDIEN TALDEA: 1996 edo lehenago jaiotakoak, astelehenetan 18:30etatik 20:00etara; Kostua: 7 €/hilabetea

 Izena 3 modu ezberdinetara eman daiteke:

a) Billabonako Liburutegi gainean dagoen Euskaltegian Irailak 22,23 eta 24an arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

b) E-mail bidez: harremanak@oinkari.net

d) Telefonoz: 660 139380

   

OINKARI DANTZA TALDEA