“Latindar dantzen” ikastaroa

2004-09-09


“Latindar dantzen” ikastaroa

 Oinkari dantza taldeak aurten lehenengo aldiz “Latindar dantzen” ikastaroa antolatu du. Bertan salsa, merengea, batxata, txa-txa-txa, rueda eta beste hainbat dantza moeta ikasteko aukera izango da. Ikastaroari Urrian emango zaio hasiera eta Ekainerarte luzatuko da, guztira 9 hilabete izango direlarik. Entseguak asteazkenetan burutuko dira Billabonako Txermin auzoan dagoen Ikastolaren ganbaran iluntzeko 20:00etatik 21:30etara. Ikastaroa heldu nahiz gazte guztiei zuzendurik dago bere kostua 15 €/hilabetea izango delarik. Irakasle lanetan berriz “Latindar dantzetan” aski ezaguna den Elena Alzuri goimailako dantzaria arituko da, gaur egun Donostiako Café Kandela dantza eskolako irakaslea. Hona hemen izena emateko aukera ezberdinak:

a)       Iraileko astearte eta ostiraletan 20:00etatik 22:00etara Txermin Ikastolako ganbaran

b)       E-mail bat bidaliz: harremanak@oinkari.net

d)       Telefonoz: 660 139380

Anima zaitezte

OINKARI DANTZA TALDEA