“aspaldikotik” emanaldi berria

FITXA ARTISTIKOA

Dantzariak

OINKARI dantza taldea

Dantza zuzendaria Edu Muruamendiaraz
Musika zuzendaria

Xanet Arozena

Soinu teknikaria

Unai Moraza

Argien diseinua Carlos Solano
Argi teknikaria Iker Ugalde
Textuaren egilea: 

Juan Kruz Igerabide

Narrazioak:

Iñaki Beraetxe

”aspaldikotik” Juan Kruz Igerabidek OINKARI dantza taldeari espresuki prestatu dion gidoi batean oinarritua dago. Emanaldian zehar itxuraldatzen den sorgin baten amodio istorioa kontatzen zaigu. Hitzak eta dantzak uztartzeko garaian, Iñaki Beraetxe aktore ezaguna arduratuko da ipuinari ahotsa jartzeaz.

... eta zergatik “aspaldikotik”?... izango da askoren galdera. Alde batetik, istorioak berak oso atzera jotzen du, gure protagonista den sorgina aspaldiko garai batean lokartu ondoren gaur egunean esnatzen baita. Beste aldetik, sorginak abentura berri honetan topatuko dituen dantzen oinarria tradizioarekin uztartzen da, gure aspaldiko tradizioarekin. Ondorioz bi kasuetan iraganeko puntu batetik gaur egungo puntu batera egiten dugu bidaia, aspaldiko garai batetik gaur egungo garaiera, aspaldikotik gaur egunera.

Dantza emanaldiak iraungo duen 90 minututan zehar, OINKARIren azken urteetako ildoa jarraituz, dantza tradizionalak Edu Muruamendiarazek prestaturiko koreografiekin tartekatuko ditugu.  Zuzeneko musika berriz, Xanet Arozenaren zuzendaritzapean arituko diren 8 musikarien esku geratuko da. Taula gainean ez dira faltako txistua, xirula, kitarra, baxua, bateria, perkusioa, eskusoinua, ahotsa, bibolina, ahosoinua eta zeharkako flauta bezalako instrumentuak.

Emanaldi honen beste berrikuntzetako bat argi eta soinu efektuak izango dira. Arlo hauetan ahalegin berezia egin du taldeak emanaldia misteriozko giro berezi batean kokatzeko asmoz. Hau dela eta, “aspaldikotik” emanaldi berria gaueko ikuskizun bezala definitu dugu, bestela ez baitago argien efektuez gozatzeko aukerarik.

Soinua eta ahotsari dagokionez berriz, dantza eta dantza artean kontatuko zaigun istorioa ahots goxo bezain sarkor baten ildotik etorriko zaigu, Iñaki Beraetxeren ahots ezagunetik alegia. Emanaldia zein hizkuntzatan gozatu nahi duzun ere aukeran jartzen dizugu: Euskara, gaztelera, galiziera eta katalana. Tokian tokiko hizkuntza bultzatzea helburu dugun arren, garrantzitsuena ikusleak dantzez gozatzea eta hauek ulertu ahal izatea dela deritzogu.

Emanaldiaren inguruan edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jartzea besterik ez duzu, gustu handiz argituko dizkizugu zure galdera edo eskaerak. 

aspaldikotik promo bideoa ikusi

Hona hemen OINKARI dantza taldeak hitzemanda dituen emanaldien agenda:

Eguna Non Ordua Taldea Azalpena
2008-09-14 Bermeo 13:00 Oinkari Dantza Taldea Ikuskizun berezia
2008-09-12 Zizurkil 22:30 Oinkari Dantza Taldea "aspaldikotik" emanaldia
2008-07-31 Loiola (Donostia) 18:30 Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak Nazioarteko dantza jaialdia
2008-07-29 Billabona (Arroa auzoa) 22:30 Oinkari Dantza talde guztiak (240 dantzari) Dantza emanaldia SANTIOAK 2008
2008-07-25 Billabonako plazan 19:00 Oinkari Dantza Taldea Soka Dantza SANTIOAK 2008
2008-07-19 Tona (Katalunia) 22:30 Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak iraganaren geroa emanaldia
2008-06-28 Asteasu 22:30 Oinkari Dantza Taldea Ikuskizun berezia: zaldiak+musika+dantza
2008-06-23 Billabonako plazan 22:00 Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak San Juan sua
2008-06-21 Lezo (Bekoerrota kiroldegia) 20:00 Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak "iraganaren geroa" emanaldia
2008-06-14 Billabona (Olaederra kiroldegia) 22:30 Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak "iraganaren geroa" emanaldi berriaren aurkezpena
2008-05-03 Idiazabal (Igarondo pilotalekua) 22:00 Oinkari Dantza Taldea "aspaldikotik" emanaldia, sarrera 6€
2007-10-26 Asteasu 22:30 Oinkari Dantza Taldea "aspaldikotik" emanaldia
2007-10-21 Viana (Nafarroa Oinez) --:-- Oinkari Dantza Taldea Dantza emanaldia
2007-07-27 Billabona (Arroa auzoa) 22:30 L´Esbart Sant Julià (l´Arboç, Catalunya) + OINKARI dantza taldeko gaztetxoak Dantza emanaldia SANTIOAK 2007
2007-07-25 Billabonako plazan 19:00 Oinkari Dantza Taldea Soka dantza SANTIOAK 2007
2007-06-29 Lezoko Bekoerrota Kiroldegia 22:30 Oinkari Dantza Taldea "aspaldikotik" emanaldia
2007-06-24 Tolosa (Euskal Herri plaza) 23:30 Oinkari Dantza Taldea "aspaldikotik" emanaldia
2007-06-23 Billabonako plazan 22:00 Oinkari Dantza Taldeko gaztetxoak San Juan sua
2007-06-16 Billabona (Olaederra kiroldegia) 22:30 Oinkari Dantza Taldea “aspaldikotik” emanaldi berriaren aurkezpena
2006-10-06 Asteasuko polikiroldegian 22:30 Oinkari Dantza Taldea "Oroituz" emanaldia
2006-09-10 Bermeo (Lamera parkean) Bizkaia 13:00 Oinkari Dantza Taldea "Oroituz" emanaldia
2006-08-25 L'Arboç (Katalunia) 22:30 Oinkari Dantza Taldea "Oroituz" emanaldia
2006-08-15 Les Borges Blanques (Katalunia) 19:00 Oinkari Dantza Taldea "Oroituz" emanaldia
2006-07-16 Alegia 20:00 Oinkari Dantza Taldea "Oroituz" emanaldia
2006-06-29 Eskoriatza 23:00 Oinkari Dantza Taldea "Oroituz" emanaldia